XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Montoia-tarren jauregia armarriaren xehetasunarekin (gaur egun deseginduak).

Erdi Aroko edo Errenazimentu-garaiko etxe tipiko bat da, sendoa eta bao gutxirekikoa.

Etxe honi, garai batean, Santa Ana ospital Etxea deitu izan zaio, behartsuen abaro zelako.

Montoyatarren jauregia, 1978ra arte, aurreko eraikin honen alboan altxatzen zen.

Bi oinekoa zen hau, harlanduzkoa, eta 1725. aldekoa.

Hala ere, bere saihets batean halako material-ahulezia agertzen du, zurezko bilbadura eta pezoarekin.

Kontserbatzen ditu teilategaleko zenbait harburu eta familiaren armarria, Lantziegoko plazan agertzen den bezala, baina basatiek eusten diotela oraingoan.